- Home
- Nobedadeak
- Historias de dentro de casa
Historias de dentro de casa
Maisutasunez landutako umore ederrean, ironiarik finena eta sarkasmo gordinena erabiliz, Germano Almeidak Cabo Verdeko gizartearen hipokresia agerian uzten digu liburu eder honetan. Cabo Verdekoa, ordea, edonongo gizartearen isla bihurtzen du egileak. Azken batean, hiru istorio hauetako protagonisten izenak aldatu eta ezagunak ditugun aurpegiak jar genitzakeela irudituko zaigu orrialde hauek irakurtzean. Azken batean, denboraren eta geografiaren mugak gainditzen ditu Almeidak, eta testuaren aurrean kokatzen gaitu lotsagabe, gure inguruari buruz hizketan ari balitz bezala. Bere ohoreaz jeloskor dagoen senarra, amodioaren bila dabilen baina konpromisoari ihes egin nahi dion gizona, eta idazle narzisista bat aurkituko ditugu narrazio hauetan, Cabo Verdeko egile ezagunenetakoak guretzat zabaltzen dituen konplizitatez betetako ate hauetan.
Iruzkinak 0 iruzkin