Hans Keilson
1909 Bad Freienwald (Brandeburgo, Alemania) - 2011 Hilversum (Herbehereak)
Familia judu batean jaioa, 1933.ean argitaratu zuen bere lehen idazlana Das Leben geht weiter (Bizitza aurrera doa). Fischer argitaletxeak plazaratu zuen idazle judu baten azken idazlana izan zen, Nurembergeko lege arrazistak indarrean sartu baitziren berehala. 1940. urtean naziak Herbehereak okupatutakoan ezkutatu eta buru egiteko klandestinitatera jo zuen eta nederlandar erresistentziarekin lan egin zuen. Bizirik atera zen gerratik, ez, ordea, bere gurasoak, naziek Auschwitz-Birkenauen hil baitzituzten. Gerra garaian idatzi zuen orain aurkezten dugun Minorreko komedia eta idazten hasi zen bere idazlan ezagunena, Der Tod des Widersachers (Aurkariaren heriotza).