Iñaki De Juana Chaos
1955 Legazpi (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Haurra zelarik Donostiara joan zen familiarekin, eta bertan bizi izan zen 1983 arte. Handik lau urtera atxilotu zuten, eta preso dago ordudanik. Liburugintzan, Egunak eta Días liburuekin egin zuen sarrera (Txalaparta, 2000). Espetxean igarotako egunen lekukotasuna zen lan hark arrakasta handia izan zuen irakurleen zein kritikoen artean. La senda del abismo, egilearen lehen eleberria, bizitza bezain errealak diren eszenategietan girotutako fikzioa da.