Itziar Aranburu Garcia
1975 Donostia (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Arte Ederretan Lizentziatua eta Atzerriko Hizkuntzan Irakasle diplomatua, zeinu eta sistema grafiko sortzaile eta palindromogilea. Tipografia eta zeinu sistemen ikerketan dabil, hezkuntza eta sormen prozesuak garatzeko helburuarekin. Diseinu Grafiko proiektuetan, Irudi eta Tipografian irakaslea da. Bigara bikote sortzaileko partaide, hainbat sari jaso du sorkuntza esparruan. Irudi sorkuntzarako Eusko Jaurlaritzako dirulaguntza jaso du 2019an.