Jose Manuel Odriozola Lizarribar
1948 Altzo (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Euskal idazlea da. Gau-eskolen koordinatzaile izan zen eta euskaltegiko irakaslea izan zen urte askoan. Euskal komunikabideetan ohiko kolaboratzailea da eta hizkuntza, hizkuntzalaritza eta abertzaletasunari buruz saiakera ugari argitaratu ditu hainbat sari irabaziz, besteak beste: Euskal intelligentsiaren ideologia zantzuak (2001), Euskalgintzaren lekukoak (2004), Abertzaleak eta euskara: Edo nazio euskaldunaren gainbehera (2008), Estatu etnozidaren aurka (2011).