- Home
- Nobedadeak
- Bortxaren kontakizunetik, kontakizunaren bortxara
Bortxaren kontakizunetik, kontakizunaren bortxara
ETAk jarduera armatua eten zuenetik, azken hamarkadetako historiaren kontakizunak egunerokotasunera jauzi egin du. Joxe Manuel Odriozolak kontakizun hori kartografiatu nahi izan du, jakinik historia-kontakizun eta interpretazio oro ikuspuntu subjektibo eta ideologiko baten emaitza dela. Alegia, liburu honetan dagoen kontalari bakoitzak bere balio-sistema, posizio eta ikuspegi ideologikotik mintzo dela, posiziorik gabeko irizpiderik ez dagoelako. Egileak berak aitortzen digun bezala: “Nazio askatasuna eta borroka armatua edozein baldintzetan oximoron bat dela sinetsarazi digute. Gogo-giro horretan jokatzen du gure diskurtsoak, jokoaren arauak aurkariak ezarrita, eta hala eta guztiz ere partida jokatzea merezi duela iritzita sartu gara joko-zelai labainkor honetan”.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin