- Home
- Nobedadeak
- La causa obrera es la causa de Irlanda. La causa de...
La causa obrera es la causa de Irlanda. La causa de Irlanda es la causa obrera James Connolly, antología (1896-1916). Textos sobre socialismo y liberación nacional.
James Connolly iragan mende hasierako pentsalari sozialista handienetako bat da. Bere militantzia politikoak eta bere testuek lehenengo aldiz bateratzen dituzte marxismoaren eta irlandar errepublikanismoaren idealak. Langile borroka eta herri borroka bandera beraren bi aldeak dira, eta Connollyk bandera hori gogor astintzen zuen britainiar kolonialismoaren eta esplotazio burgesaren kontra egiteko. Horregatik guztiagatik, hark utzitakoa nahitaezko erreferentzia izan zen etorkizuneko borroka antikolonialistentzako.
Bere garaiko buruzagi ezkertiar askok miretsi izan zuten, Leninek esaterako. Connollyren heriotza XX. mendean borroka sozialistak eginen zuen sakrifizio heroikoaren atarikoa izan zen. Antologia honen helburua da egungo historiografia ezkertiarrean dagoen hutsune nabarmena betetzea eta sozialista unibertsal batekin genuen zor historikoa kitatzea.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin