Joseba Asiron Saez
1962 Iruñea (Nafarroa, Euskal Herria)
Artearen historian lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean. Doktoregoa egin zuen Nafarroako Unibertsitatean, Nafarroako Erdi Aroko dorretxeen gaineko tesia eginda. Obra bat baino gehiago argitaratu ditu, bakarrik nahiz elkarlanean; besteak beste, 1512 Nafarroa, amets urratua (Elkar, 2012) eta 50 fechas clave de la conquista de Navarra (Txalaparta, 2013). Periodikoetan kolaboratu izan du artikuluekin eta zutabeekin; nabarmentzekoa da Diario de Noticias-eko "Adiós, Pamplona" saila, izen bereko bi liburukitan bildu duena. Iruñeko alkate izan da 2015etik 2019ra.