Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
Madariaga

Juan Ramon Madariaga

1962

Euskal filologian lizentziatua, eta Euskal Filologiako Doktoretza Ikastaroak eginak Deustuko Unibertsitatean. Berton jardun du urteetan irakasle. Gaur egun, ostera, Nontzeberri.com izeneko webgune kulturalean egiten du lan. 1988an, Bizkaiko Foru Aldundiko Olerki Saria irabazi zuen Imentzioaren Pergamuak (1989) izeneko poema-bildumarekin. Harrezkero beste hiru liburu plazaratu zituen: Galera Errepikatuak (Susa, 1992) eta Elaien Ausardia Imajina Euskadi saria izan zena 1991ean (In Neguko Antzarrak, Deustuko Unibertsitatea, 1993). Gero, Argia sortzen den izartegia plazaratu zuen (Alberdania 1996). Azken obrari esker 1997 Kritika Saria eman zioten. Ultimísima Poesia Española Antologia, MILENIO izeneko liburuan plazaratu zituzten gaztelaniaz jarritako bere poema batzuk. Zarautzeko Olerti Etxeak, Ipar Norabidea sailean, plazaratu zuen antologia txiki bat, bere liburu guztietatik ateratako poemez horniturik dagoena eta Orbanak titulupean argia ikusi duena. 2000ko abenduan, Euskaltzaindiak antolaturiko Felipe Arrese Beitia saria eskuratu zuen Amodioa Batzuetan izeneko poema liburuarekin. 2001eko urrian Gasteizko Bassarai argitaletxearekin Física izeneko lanaargitaratzen zuen. Garai hartan ere, Centro de Estudios Literarios y de Arte de Castilla y León delakoak Quinta Del 63 titulupean agerturiko liburuan bere poema batzuk irakur daitezke gaztelaniaz. Izozmendiak poemarioa, Susa argitaletxearekin atera zuen 2003ko udazkenean. Eta 2009an Eroriaren logika izeneko poema liburua publikatu zuen. Espainiako Kritika Saria eman zaio liburu horri. Literaturarekiko grinaz gain, mendiekiko lilura izaten du. Alpinista, eskalatzailea eta mendizalea ere bada. Pirinioetatik Alpeetara, eta handik Andeetara egin zuen salto (Aconcagua, Ojos del Salado, Huascaran, Artesonraju,…). Gero handienak etorri ziren Cho Oyu (2003), Broad Peak (2007), Everest (2008), Shisha Pangma (2010) eta Gasherbrum I (2011). Lhotse eta Gasherbrum II mendietan ere saio ustelak egin zituen. Satopanth (7.075m), Ama Dablam (6.843m) eta bestelako sei milakoak ere igoak ditu.

Juan Ramon Madariaga-(r)en liburuak