Julio Cortázar Descotte
1914 Ixelles (Bélgica) - 1984 París (Est. francés)
Bruselan jaio zen 1914an, nahiz eta Argentinan eman zuen bizitzaren parterik luzeena. 1951. urtean, Unescoko itzultzaile izendatu eta Parisera joan zen bizitzera. Ipuingintza modernoaren mugarrietako bat izateaz gain (Bestiario, 1951; Final del juego, 1956; Las armas secretas, 1959; Historias de Cronopios y Famas, 1962...) lau eleberri idatzi zituen (Los premios, 1960; Rayuela, 1963; 62 / Modelo para armar, 1968 eta Libro de Manuel, 1973). 1968. urtetik hil arte politikagintzari eskaini zizkion ahaleginik handienak, beti ere literatura bazterrean utzi gabe. Kuba eta Nikaraguako iraultzen alde egin zuen, eta Uruguay, Txile eta Argentinako gobernuen aurka. 1984. urtean hil zen Parisen, leuzemiak jota.