- Home
- Nobedadeak
- Antologia apetatsua
Antologia apetatsua
“Cortazarren obra luzea eta anitza da: poesia gutxi argitaratu zuen, antzerki-lan bat apenas, baina lau nobela, ipuin mordo bat, eta sailkapen zaileko testu multzo handia, saiakera, poesia eta narrazioaren arteko eremu oso berezi batekoa, Cortazarren mundu ikuskeraren erakusgarri fidela. Itzultzailea ere izan zen, aparta, eta lan asko egindakoa. Esan dezadan ezer baino lehen guk Cortazarren ipuinak hartu ditugula aintzat antologia egiteko garaian, gainontzeko testuak gutxietsi gabe baina alde batera utzirik, bere obraren bizkarrezurra, edo ardatzetako bat bederen, ipuinek osatzen dutelakoan (…).
Antologia bat, edozein antologia, irudika litekeen onena izanik ere, jakintza mugatu batetik egindako aukeraketa arbitrarioa baizik ez da. Hau honela izanik ere, badira bere gain nahikunde zientifiko eta orojakileak hartzen dituzten antologiak. Ez da antologia honen kasua. Antologia hau apetatsua da, izan ere, antologia-egilearen kapritxoa baizik ez delako berau atontzeko irizpidea”.
Jon Alonso
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin