Martín Alzueta 'Martintxo'
1972 Iruñea (Nafarroa, Euskal Herria)
Komunikabidetan kolaboratu izan du bere olio-pintura ezagunekin; besteak beste, Nabarra eta La voz de la merindad aldizkarietan eta Berria eta Egunkaria kazetetan. Horietan guztietan kritika sozial eta politikoa eta umore grafikoa landu ditu, batetik bestera saltoka. 2008an, Joseba Asiron ezagutu zuen, eta, elkarrekin, Amaiurko gaztelua berreraiki zuten marrazki bidez, bai eta Amayur. Los últimos navarros liburuan argitaratu ere (Txalaparta, 2008). Handik lau urtera, bi lagunen eskutik, Nafarroa, amets urratua komikia iritsi zitzaigun (Elkar, 2012), eta 2013an, berriz, 50 fechas clave de la conquista de Navarra (Txalaparta). 2014an, elkarrekin murgildu ziren Euskal Herriko Historia Ilustratua sailean (Txalaparta), zeina laugarren liburuki honekin bukatzen baita.