Miren Asiain Lora
1988 Iruñea (Nafarroa, Euskal Herria)
Arte Ederren lizentziatura Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) hasi zuen arren, azken urtea Buenos Airesko Unibertsitatean egin zuen.
Internet izan zen bere lanak munduan ezagutarazteko bitarteko nagusia, bere artelanak sarera igoz. Horren bitartez bere lehen enkarguak jaso zituen, batez ere, kartelak. Espainiako, Argentinako, Mexikoko, Italiako eta Txinako hainbat erakusketatan parte hartu du. Gainera, bere kartelak hainbat proiektu musikaletan, jaialdietan eta antzezlanetan nabarmendu dira.
2020an ilustrazioko saria jaso zuen Euskadi Literatura Sarietan Un millon de ostras en lo alto de la montaña liburuan egindako lanagatik.
Sariak
Premio Etxepare de Álbum Ilustrado (2012)
Premio Euskadi ilustracion (2020)