Paco Ignacio Taibo II
1949 Gijón (Asturias)
Mexikon bizi da 1958tik. Kazetaria da, historialaria, idazlea, Gijoneko Semana Negra jaialdiaren bultzatzailea, eta, bere hitzetan, Coca Cola edale porrokatua; Latinoamerikako polizia-eleberria hankaz gora jarri du, eta gaur egun bera da genero horretako idazlerik esanguratsuena. Haren narratibak arazo handirik gabe uztartzen ditu errealismo gordinena, umorea eta absurdoa, eta 25 herrialde baino gehiagotan kaleratu dituzte haren lanak. Txalapartak hauek argitaratu ditu: Doña Eustolia blandió el cuchillo cebollero, Que todo es imposible, La bicicleta de Leonardo, Sintiendo que el campo de batalla, Sombra de la sombra, La vida misma eta Retornamos como sombras.