- Home
- Nobedadeak
- Retornamos como sombras
Retornamos como sombras
1941. urtea da eta Mexiko Alemaniari gerra deklaratzekotan da; bitartean, ekialdeko frontearen presioari aurre egin nahian, Hitlerrek kafeina mexikarra injektatzen du eta peyote-zale amorratu bihurtzen da. Chiapaseko oihanaren erdian, alkandora arre koloreko aleman-talde uniformatu bat antolatu egiten da nazioarteko brigadetako txinatar soldadu ohi baten erasoari aurre egiteko, txinatarra temati baitabil taldea ehizatu asmoz. Agente sekretu bihurtutako poeta batek Barne-ministro mexikarrak amorante bat duela jakiten du eta, amorante hori, aldi berean, espia bat dela. Urpekari naziak Karibean ezkutatzen dira zulotxo bat noiz aurkituko erraldoi amerikarrari eraso egin ahal izateko, eta Hemingwayk bere ontzian itsasoratu nahi du haien bila.
Retornamos como sombras fikzioa eta errealitatea batzen dituen sinbiosi ederra da, eleberri bizi eta ausarta. Gure iritziz, Paco Ignacio Taibo II.aren orain arteko onena.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin