Patricia Highsmith
1921, Fort Worth (Texas, USA) - 1995 Locarno (Suiza)
(Mary Patricia Plangman). Amerikako Estatu Batuetako eleberrigilea. Europan giroturiko eleberri beltzengatik eman zen ezagutzera gehienbat. Highsmithen pertsonaiak eguneroko bizitza arruntaren girotik, bitxiaren eta arrazoi gabeziaren mundura iragaten dira ezari-ezarian. Mr. Ripley arte bildumari eta hiltzailea da eleberri anitzetako pertsonaia nagusia. Zinema zuzendari ezagunek eraman dituzte zinemara Highsmithen obrak: Hitchcock, René Clément, Claude Autant-Lara eta Wim Wendersek. Harenak dira, besteren artean: Ezezagunak tren batean (1950); Ripley jaun zuhurra (1955); Hontzaren garrasia (1962); Ripleyren jokoa (1974); Edithen egunkaria (1977), Poliki, poliki, haizetan (1979), Kalean aurkitua (1986). Kontakizun laburretan ere aritu da: Hamaika (1970); Misoginiaren ipuintxoak (1977); Berezko eta bestelako ezbeharren kontakizunak (1987).
Sariak
Gran premio de la literatura policíaca (1957)