Sylvia Plath
1932 Boston (AEB) - 1963 Londres (Ingalaterra)
Zortzi urterekin argitaratu zuen lehen poema, aldizkari batean. Ordutik aurrera, ez zion argitaratzeari utzi, eta sari andana jaso zuen gaztetarik. Bereziki ezaguna da bere obra poetikoa, irudi zorrotz eta bortitzez betea, nahiz eta bizi artean bi liburu baizik ez zituen argitaratu: The Colossus and Other Poems (1960) poema-bilduma eta, ezizenez, The Bell Jar (1963) eleberria hain zuzen. Poesia konfesionala esaten zaion joeraren barrenean kokatzen da, Anne Sexton eta Allen Ginsberg estatubatuarren eta Alda Merini italiarrarekin batera, beste batzuen artean. Idazle izateaz gainera, Cambridgeko unibertsitatean irakasle izan zen, Ted Hugh senar eta poetaren editorea eta bi umeren ama. Hogeita hamar urte zituela, bere buruaz beste egin zuen. 1982an, hil ondorengo Pulitzer saria eman zioten The Collected Poems lanagatik.
Sariak
Fulbright scholarship, Glascock Prize (1971)
Pulitzer Saria "The Collected Poems" lanagatik (1982)