Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Literatur ibilbidea

Txalapartarekin zinemara: liburuak pantaila handian

La noche de 12 años, Memorias del Calabozo liburua zinemara eraman duena, gero eta ikusle gehiago, kritika onak, izendapenak eta sariak biltzen ari da gure zinemetatik pasa ondoren. Zinema aretoetara eta telebistara iritsi diren Txalapartaren liburu batzuk hautatu eta zerrenda honetan jaso ditugu. Jose Mari Esparzak aipatzen ditu Apología liburuan. Liburu gehiago artikulu honetan.

Eduardo Galeano Mauricio Rosencof Eleuterio Fernández Huidobro

Memorias del calabozo

1

Osvaldo Bayer

La Patagonia rebelde

2

Rubem Fonseca

El gran arte

3

Hanif Kureishi Harkaitz Cano Jauregi

Intimitatea

4

Mónica Echevarría Yáñez

El vuelo de la memoria

5

Shahrnush Parsipur

Mujeres sin hombres

6

J.R.R. Tolkien

Eraztunen Jauna I

7

Txema Urrutia

El vasco de la carretilla

8

Juan José Garfia Rodríguez

Adiós prisión

9

Arsenio Senel Paz Martinez

Fresa y chocolate

10

Ernesto Che Guevara Alberto Granado Romero

Viaje por Sudamerica

11
Memorias del calabozo
22,20 21,09 Kluba
Erosi

Memorias del calabozo

En América Latina, literatura y compromiso han ido tradicionalmente de la mano. Mauricio Rosencof El Ruso y Eleuterio Fernández Huidobro El Ñato, los autores de uno de los relatos de tortura más estremecedores que se conocen, y sus compañeros tupamaros, como José Pepe Mujica, Jorge Zabalza o Raúl Sendic, son otro ejemplo de ello, y su testimonio militante toma la forma de libro excepcional difundido ya por todo el mundo, incluso en forma de película. En su presentación, Eduardo Galeano nos dice que esta obra celebra la victoria de la palabra humana. Los protagonistas de estos testimonios de tortura, cárcel y sufrimiento consiguieron comunicarse a través de los muros, a golpe de nudillo, transmitiéndose mensajes, poemas y esperanzas, que ahora recogen en este libro. Esta experiencia representa, a su vez, la astucia, la dignidad, el alma cimarrona de una gran generación del Cono Sur americano que fue segada por las dictaduras militares.

La Patagonia rebelde
22,15 21,04 Kluba
Erosi

La Patagonia rebelde

Liburuak 1921eko greba patagoniarren garaian jazotako errepresio handiaren eta langile sarraskiaren testigantza eskaini nahi du, langileriarekin zeharo akabatu zezaten latifundistek Irigoyenen gobernua eta armada estutu zituzteneko greben nondik norakoak. Varela teniente koronelak ez zuen zalantzarik egin langile eta laborariak begirunerik gabe tirokatuko zituzten soldadu gazteak erabiltzeko. Ahanzturak baditu konplizeak, baina baita etsai porrokatuak ere. Osvaldo Bayer luma baliatuz egunero borrokan diharduen horietako bat da, iraganetik eta isilunetik masakratutako ehunka emakume eta gizonen izen nahiz duintasuna berreskuratzeko helburuaz. Hori dela eta, Historiak baztertutako zoritxarreko gertaera bat ekarri nahi izan digu La Patagonia rebelde lanarekin, lekukoen ahotsa eta dokumentatutako ebidentziak erabiliz. Emaitza giza ezberdintasunaren irudi gordin bezain gardena dugu.

El gran arte
19,60 18,62 Kluba
Erosi

El gran arte

Haien bisai inerteak labanaz P letra marraztua duten hainbat emakumeen hilketek emango diote hasiera irakurketa dardarikor honi. Zaindutako ñabardura bakoitzak gizarte mota baten ikuspegia eraikitzen lagunduko du, nor bere burua defendatzeko kapaz denak soilik biziraungo duen gizartea. Etenik gabeko suspensea eta komunikabide handiei nahiz “goi-kulturari” egindako erreferentzien erabilera ezin hobea izango dira Fonsecaren eleberri honi distira emango diotenak, zeinaren izenburuak Arquíloco de Parosen hitz batzuk ekarriko dizkigun gogora:“Trebetasun handia daukat: gogor kolpatzen ditut kolpatu nauten horiek.”

Intimitatea
15,45 14,68 Kluba
Erosi

Intimitatea

Zergatik uzten diogu maitatzeari? Zein da maleta prestatu, atetik atera eta sekula ez itzultzeko unea? Liburu honetako protagonista trantze horretan dago. Bikotea eta bi semeak utzi eta etxetik alde egin aurreko gauean bere bizitza ustez arrakastatsuak sortzen dion asegabetasunaren arrazoiak aletzen joango da. Gogoan aurrera eta atzera ibiliko ditu era ezin gordinagoan harreman barruko miseria txikiak, amore emateak, ohiturak, desilusioak... bikotearen intimitate biluzia.

El vuelo de la memoria
18,00 17,10 Kluba
Erosi

El vuelo de la memoria

Ama-alabek idatziriko nobela-testigantza. Hitzek Mónicaren bizitza agertzen digute lehen ahostzat; Mónica Txile aristokratikotik dator eta XX. mendearen bigarren erdian kulturaren pizkundean parte hartuz bazter uzten du mundu hori. Haren alabaren ahotsa tartekatzen da: Carmen hirurogeiko urteen bukaerako zurrunbiloaren lekuko eta protagonista izan zen, hala nola Unidad Popularraren agintaldiko amets kolektiboarena eta bizitza markatu zion -diktadurari aurka egiten hasi zirenetakoa izan ondoren erbestera eraman baitzuen- estatu kolpearen lazgarrikeriarena. Orriotan biek kontaketa korala, hainbat erregistro eta polifoniakoa, egiten dute azkenik; idazkeran islaturik, eteniko bi oroipenek zintzotasunez, zirraraz eta arriskuz eratzen dute obra hau, historiaren eta oroimenaren bidaiari bizitzari aurre eginez, buru emanez, eta jakin-min, kemen eta leialtasunez ekin zioten emakumeak direla erakusten duena. Pasioz, minez eta distiraz beteriko bi bizitza, historian hirurogeita hamar urte baino gehiagoko ibilbidean zehar.

Mujeres sin hombres
13,90 13,21 Kluba
Erosi

Mujeres sin hombres

Iranen 1979an Errepublika Islamdarra aldarrikatu zenetik, emakumeen aurkako apartheidak gora egin zuen. Emakume jaio izanagatik eskubideak murriztuak izateaz gain, adulterioagatik harrika hil ahal izatea ere ekarri zuen legeria berriak. Giro hartan sortzen da Shahrnush Parsipurren literatura, eta bere orrialdeetan emakume aske, ausart eta menderatu gabeak agertzen dira, kate falikoaen gainetik bizitzeko eskubidea aldarrikatzen dutenak. Liburu honek zeresan handia sortu zuen Iranen. Izan ere, birjintasuna, desira eta emakumearen askatasun sexuala bezalako gaiak ditu hizpide. Egileak garesti ordaindu ditu literaturarekiko pasioa eta emakumeen berdintasunaren alde egindako bidea uztartzea. Bost urtez ezagutu ditu Irango kartzelak, baina horrek ez du isilarazi, eta gaur egun idatziz jarraitzen du erbestean bada ere.

Eraztunen Jauna I
21,00 19,95 Kluba
Erosi

Eraztunen Jauna I

Eraztunen Jauna trilogiaren lehen liburukia da Eraztunaren Elkartea, eta mendebaldeko literaturan asmatu den lurralde mitologikorik ezagunena biltzen du. Irudimenaren erresuma honetan, JRR Tolkienen munduak zortzi aro handitan banatutako 37.063 urte hartzen ditu. Ardaren sorreratik Eraztunaren Gudarekin amaitzen den Eguzkiaren Hirugarren aroraino, hain zuzen ere. Fantasia epikoaren aitzindaria eta gailurra da lan hau. Mundu guztiko haur, gazte eta adin guztietako irakurleak liluratu ditu dagoeneko eta, nolabait, mito bihurtu dira hobbitak, elfoak, nanoak, orkoak eta liburu honetako gainerako izakiak.

El vasco de la carretilla
17,00 16,15 Kluba
Erosi

El vasco de la carretilla

Euskaldunen irmotasuna omentzeko istorioa da hau; behar izanez gero, apustu batengatik, edo bizitzako edozein helbururen lehian, bizia ere uzteko jarrera. 1900ean, 15 urterekin, abiatu zen Gillermo Larregi iruinsemea Arrotxapeako auzotik Amerika aldera. 49 urte ondo beteak zituen Patagoniatik Buenos Aireseraino eskorga batekin baietz joan apustua egin zuenean; zer dira ba 3.400 kilometro euskaldun batek bere hitza jokoan ipini duenean! Bere lehen bidaia izan zen hura. Gero, beste hamalau urte emango zituen bere eskorga, eta aintza eta ospea lagun zituela. Iguazuko ur-jauzietan betirako datzan lekutik, Larregik gogorarazten digu euskaldunok, saiatuaren saiatuz, zernahi lortzeko gai garela. Libre bizitzea, esate baterako.

Adiós prisión
15,46 14,69 Kluba
Erosi

Adiós prisión

Presoaren betebeharra da gartzela lehenbaitlehen uztea. Modu onean lortzen ez badu, ihesa du aterabide bakarra. Gartzeleratutakoen artean, FIESak dira okerren bizi direnak, espainiar gartzelen madarikazioa bereziki nozitzen ari direnak.Animo galbidean izan gabe, idazteari ekin diote batzuek. Errelato gordin hauetan, Juan José Garfiak utopiaren eskuliburu berria eta gartzelak barnetik ezagutzeko aukera eskaintzen dizkigu. Baita bertatik alde egiteko modurik ere... Dias de luz pelikula bere bizitzari buruz da.

Fresa y chocolate
10,00 9,50 Kluba
Erosi

Fresa y chocolate

Kuba, laguntasuna, homesexualitatea, egoera politikoa... dira 1995eko Atzerriko Pelikularik Hoberenari Oskarrerako izendapena jaso zuen Tomas Gutierrez Alearen ipuin ederraren osagarriak.

Viaje por Sudamerica
Katalogotik kanpo

Viaje por Sudamerica

Che ta bere bidaia-lagunak Latinoamerika zeharkatzen dute eta beren 20 urteen freskotasunaz, jendea eta tokien inguruko iritziak komentatzen dituzte. Liburu zoragarria Cheren gaztarora bidaiatzeko.