- Home
- Nobedadeak
- 100 rutas senderistas por Navarra
100 rutas senderistas por Navarra
Nafarroako ehun proposamen xendazale hauek paraje ikusgarri, ezaugarri, bitxi, harrigarri, historiadun eta burura etor litezkeen kalifikatibo on guztiak biltzen dituzten eremu zoragarriak ezagutzeko gitza ematen digute. Txango ederrak ekartzen dizkigu basamortu, labar, oihan, ibai, ordeka, bide berde eta beste hamaika osagai egoki ehunduta.
Sua argitaletxeak azken urteotan plazaratutako liburuetako proposamenak aukeratu ditu gidaliburu honek. Hortaz, orain baino lehen arrakasta handiko liburu eta aldizkarietan agertu dira, han eta hemen barreiaturik. Orain denak batera aurkezten ditugu, Nafarroari eskainitako lan bikaina osatzeko. Gure bazterrak goitik behera korritu dituzten egileen eskutik datoz, hala nola Alberto Muro, Mikel Tellagorri, Txusma Perez, Hektor Ortega eta Mikel Arrizabalaga. Ibiltzeko gogoa daukanak, hemen dauka naturan barrena zailtasunik gabe eta jakingarri guztiekin txangoak egiteko gonbitea.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin