- Home
- Nobedadeak
- 11-M
11-M Tres días que engañaron al mundo
"2004ko martxoaren 11 guztion gogoan geldituko da, ez bakarrik Madrilgo trenbide bazterretan gelditutako ehunka hildako eta zaurituengatik, baizik eta Jose Maria Aznarren gobernuak, atentatuaren gaineko erantzukizuna saihestu asmoz esandako gezur handiak eragindako eskandaluagatik. Aznarrek bere kargua zinpetu zuenean, bere herriari garai bateko distira itzuliko ziola zin egin zuen, antzinako erresuma eta potentzi handiaren loria. Bushekin aliatu zen, Espainia Historiara konektatu zuen eta berehala, ehunka pertsonen gorputz atalak airean zehar sakabanatu ziren. Azti-ikasle paperean sarturik, Aznar beranduegi konturatu zen zer nolako indarrekin ari zen lehian, eta hurkoa hatz erakusleaz seinalatu baizik ez zitzaion bururatu: ""Hori izan da"".
Makina militarrarekin batera, propaganda, gerraren beste nerbioa zela zioen Napoleonek. Aznar, espero ez zuen guda baten erdian galdurik, beste nerbioa Euskal Herriko jendearen aurka erabili zuen, baina zorionez, ez zuen zorterik izan."
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin