- Home
- Nobedadeak
- 1937 Balmaseda
1937 Balmaseda Gerra eta diktadura frankista Balmasedan / Guerra y dictadura franquista en Balmaseda
Balmaseda 1937 memorialisten kolektiboak 36ko gerrari eta ondorengo diktadurari buruzko komiki bat egin du, Enkarterrin eta, batez ere, hirian gertatutakoari erreparatuz.
Komikia egiteko aukeratu duten marrazkilaria Cesar Llaguno Novales balmasedarra izan da, mendiarekin zerikusia duten argitalpenetan (Sua, Oxigeno, etab.) egindako lanengatik ezaguna. Gidoia elkarteak egin du, bertako artxiboan dokumentazio-lan neketsu baten ondoren, gaiari buruzko hainbat liburu bilduz eta elkarrizketa ugariren bidez. Helburua garai hartan gertatutakoa ahalik eta gehien zabaltzea da, eta aukeratutako formatua gazteengana iristeko da. Izan ere, gazteenek jakin ahal izango dute euskal lurrean izandako gerra Bilbo erortzetik urrun amaitu zela, eta Enkarterrin bi hilabetez iraun zuela, non 300 bonbardaketa baino gehiago eta gudu ugari izan baitziren. Bitxikeria askoren artean Goikoetxeak, Agirre Lehendakariak edo Sabino Aranak Enkarterrirekin izan zuten harremana ere azaltzen du komikiak.
Iruzkin gehigarriak
Euskera / CastellanoXehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin