- Home
- Nobedadeak
- 39 idazle nafar
39 idazle nafar
Egileak: Ane Ablanedo, Jon Abril, Xabier Agurruza, Leire Alonso, Ipar Alkain, Aurelia Arkotxa, Tania Arriaga, Jose Luis Asensio, Iñigo Astiz, Josetxo Azkona, Itxaro Borda, Aingeru Epaltza, Miren Epalza, Inma Errea, Angel Erro, Eñaut Etxamendi, Izaskun Etxeberria, Luis Garde, Iñigo Ibarra, Jose Angel Irigaray, Fertxu Izquierdo, Ana Jaka, Josu Jimenez, Alberto Ladrón, Patxi Larrion, Aitzol Lasa, Antton Luku, Francisco Javier Mangado, Dani Martirena, Juankar Mugartza, Ander Perez, Patziku Perurena, Felipe Rius, Mikel Rodriguez, Mikel Taberna, Marikita Tambourin, Juantxo Urdiroz, Iñaki Zabaleta, Patxi Zabaleta.
2016an egungo nafar narratibaren lan bat aurkeztu zekigun. Bertan, erdal ikuspegtik egina zenez, euskarazkoa bi idazleren lanekin ordezkatzen zen; hots, indarrean dagoenari jarraiki, marginaliako literaturgintza gisan, erabat gutxietsia. Baitezpadakoa zen, beraz, euskarazko nafar narratibaren berri eman zezakeen beste ekimen bat abiaraztea.
Ekimena aitzina eramateko, hainbat idazlerekiko kontaktuak eskuratu behar izan ziren (horretan, Jesús Arana eta Iñaki Azkonaren laguntza ezinago baliosa izan zen). Ondoren, asmoaren berri ematearekin batera Nafarroa Garaiko zein Behereko 40 idazle baino gehiagori, parte hartzeko gonbita luzatu zitzaien (malgu, baina oinarrizko, eta ohiko, baldintzetan: lan originalak izatea, gai librea, baina zuzen edo zeharka Nafarroarekiko loturan, luzapena, epeak…). Erantzuna ia erabatekoa izan zen, oso baikorra (nahiz holakoetan, arrazoi desberdinak tarteko, diren guztiak biltzea zaila izan ohi den). Emaitza liburu hau da, literaturgintzan egun diharduten 39 nafar idazleen lagin zabal eta joria.
Iruzkinak 1 iruzkin