- Home
- Nobedadeak
- Baskoniako notiziak
Baskoniako notiziak Iparretik ikusiak
Allande Oihenart idazle historialariak Notitia Utriusque Vasconine 1637 urtean agertu zuen: bi Baskonia bereizten zituela, bat iparraldekoa eta bestea hegoaldekoa, bi erresuma indartsuen menean. Liburu honetan "Iparraldeko Baskonia" hortatik, hots "iparretik ikusiz" Euskal Herriaren iragana zehazten da. Maiz hegoaldetik ikusiz, iparralde honi garrantzi eskasa ematen zaio, ahaztuz lehengo baskoien eremu zabal indartsua izan zela.
Liburu honek, obra hura oroituz, "Notiziak" agertzen ditu, "Baskoien" munduari bere tokia aitortuz. Azpimarratuz bere historia ezagutzen ez duen populua mundutik ezabatzeko arriskuan eta zorian dagoela. Memoria galtzen duen jendea bezala. Ez daki non dagoen, ez nondik datorren, ez eta norantz ari den.

Katalogotik kanpo
Iruzkinak 0 iruzkin