- Home
- Nobedadeak
- Diario de un clandestino
Diario de un clandestino
Miguel Bonassoren esperientzia lehen pertsonan kontatzen da liburu honetan. XX. mendeko diktadurarik ankerrenaren bihotzean, Triple A erakunde armatuaren helburu nagusienetakoa izanda, sasian familia osoarekin bizi beharra. Muturreko bizitza, nolabait, heriotzaren eta bizitzaren mugak nahasten diren garai eta egoeretan barrena. Diario de un clandestino, azken batean, sasian bizi direnen egunerokotasunak izan ditzakeen ehunka egoera surrealista biltzen ditu bere orrietan. Egoera ulertzen duten haurrak, ezer ez dakiten bizilagunak, isiltasuna etengabe urratzen duten polizia-autoen sirenen garrasiak. Egun bakoitza abentura arriskutsu berri bat da, hurrengo goizean non esnatuko den ez dakienaren begietatik kontatua. Ispilua, iraultzarekiko konpromisoa, kalea... nekez uler ditzakeen errealitateak dira askotan sasian bizi denarentzat. Eta sasiaren latzaz hitz egiten digu liburu honetan Miguel Bonassok.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin