- Home
- Nobedadeak
- El árbol de Gernika
El árbol de Gernika Un ensayo sobre la guerra moderna
Paul Preston historialari famatuak, 1936-1939ko gerra zibilaren inguruan idatzitako liburu guztien artean 10 onenetakoa dela baieztatzen du. Steer Euskal Herrian aurkitzen zen The Times egunkariaren berriemaile moduan Gernikako bonbardaketa gertatu zenean. Bere erreportaia eraso alemaniarrari mundu mailan egin zitzaion lehenengo salaketa izan zen. Momentu hartako iruzkingile guztiek baino haratago, Steerrek «sentimentu handi bat irudikatu zuen bere kroniketan, ez bakarrik basakeria haren tamainaz, baita estrategia beliko berri hark suposatzen zuen mehatxuaz ere». Liburua euskal gizarteak egindako kanpainaren erabateko txostena da eta baita euskal gizarteari benetan eta hunkipenez eginiko ordaina ere, bere sufrimenduari eta adoreari, Francoren eta bere aliatu faxista eta nazien aurka lan egiteagatik. Steer atzerritar solidario bat zen, euskal gizartearen paladina izan zen, bonben aurka eta beragatik bota zituzten kalumniengatik. Denboraren poderioz bere liburua eta irudia hazten ari dira.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin