- Home
- Nobedadeak
- El libro de Emma
El libro de Emma
Emakumea eta beltza izatea, zenbait lekutan, ez da zerbait exotikoa, guztiz aurkakoa baizik: burumakur eraman beharreko "zauria, hain zuzen ere. Eleberri honetako protagonista den Emmak, ordea, ez du bere nortasuna suntsi dezaten uzteko inolako asmorik, nahiz eta orain ospitale psikiatriko batean daukaten, sorlekutik urrun... Gainera, Emmak bere hizkuntzan soilik hitz egin nahi du, eta hizkuntza arrotzetan ez du hitzik ahoskatuko. Honela, ospitaleak itzultzaile bat kontratatu beharko du, eta itzultzaileari kontatuko dio Emmak bere historia guztia. Emmaren historia, ordea, Grand-Lagon uharteko gainerako ia emakume guztien historia ere bada... baita itzultzailearena ere. Emmaren kontakizunak amorruz, ametsez eta kondairaz beteta daude. Itzultzailea berehala kateatuko dute Emmaren hitzek, eta honen kontuek itzuliko diote ia galduta zuen memoria zati handia...
Iruzkinak 0 iruzkin