- Home
- Nobedadeak
- Eleanor Marx
Eleanor Marx Hija de Karl
Orrialdeotan zehar egileak mirespenaren eta samurtasunaren arteko ibilbide intimista bat egiten du, Eleanor Marx-ena. Abangoardiako intelektuala, emakumeen askapenaren aldekoa eta XIX. mendearen bigarren erdiko Ingalaterran proletarioen kausaren aldeko borrokalari nekaezina izan zen Eleanor. Bikaina zela, adimena eta nortasuna gainezka zituela, pertsonaia nabarmengarriz inguraturik igaro zituen haurtzaroa eta gaztaroa, garaian ohikoa zen baino askoz maila altuagoko heziketaz gozatu zuen. Sozialismoa hedatzearen aldeko bidaien eta ulertu gabeko maitasunen artean, gizarte ingelesaren arauei buru eginez bizi izan zen. Aitaren -zeinak Kapitala idatzi baitzuen- irudi izugarriarenganako errespetuak eta maitasunak markaturiko etxea eta tragediak seinalaturiko bizitza sentimentala izan dira bere biografia bizkorraren alderdietarik eleberri izaera argienekoak, Maria Jose Silveirak Eleanor Marx, hija de Karl egiteko berreskuratu nahi izan dituenak.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin