- Home
- Nobedadeak
- Entre ceja y ceja
Entre ceja y ceja
Eleberri honek torturatzaile batek eta honen biktimaren aitak urte luzeetan mantentzen duten pultsuaren nondik norakoak dakarkigu. Istorioa 2002. urtean hasiko da, Jon Ander, beste lagunekin batera, atxilotua, torturatua eta kartzelaratua denean, ondoren faltsuak direla frogatzen diren erruztapenak medio. Jon Anderren aita, epaile eta politikarien sorgortasunaren aurrean, bere semearen kasua prentsan zabaltzeari ekingo dio, setati. Manuel Salvidela ertzainari bata bestearen atzetik etorriko zaizkio oroitzapenak egunkariak irakurtzen doan heinean: badago norbait haren ogibideaz badakiena, haren krudelkeriaren berri daukana, haren ankerkeriaz beldur ez dena, eta hori dena gutxi balitz, iritzi publiko eta auzitegiaren aurrean bere nagusiak, ukiezinak, azken erantzuleak, lotsarazi dituena. Jakina da halako gauzak tokitan gertatzen direla. Nola egongo da halakorik, baina, euskaldun eta demokraten artean?
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin