- Home
- Nobedadeak
- Gerrak ez du izenik
Gerrak ez du izenik
Egileek ederki uztartu dituzte hitza eta irudia, sentimenak eta gertaerak, errealitatea eta fantasia, gerra ororen ezaugarriak agerira atereaz: gosea, beldurra, tristura… Eta argazki errealez eta irudi marraztuez osaturiko planoez baliatu dira, hitzari arnasa eman eta kontrapuntu egiteko, bizi iraupenerako dei ozen bat osatuz, armoniaz beteriko album ilustratu honetan.
(Epaimahaieren aktatik jasoa)
Gerrak ez du izenik liburua irabazle gertatu zen Etxepare Sariaren VII. Edizioan. Sari hau Nafarroako hainbat tokientitateetako euskara zerbitzuek antolatzen dute Pamiela argitaletxearen laguntzarekin. Leire Bilbao eta Maite Muruberriaren lana 16 lanen artean hautatu zuen Aitziber Alonso, Yolanda Arrieta eta Mikel Valverdek osatutako epaimahaiak.
Xehetasunak
Ikusi aurkibidea
Nabarmentzako moduko datuak: inkomunikazioa, fantasia, itxaropena, memoria, historia, umeen jarrera gatazken aurrean... eta beste aurki daiteke.
Iruzkinak 0 iruzkin