(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }}- x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Euskarazko idazle bizkaitarra da. Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Euskadi Irratian, Deian, eta Berrian aritu da kolaboratzaile gisa.
Bertso munduarekin lotura dauka gaztetatik; txapelketa, plaza eta bertso idatziak utzi eta orain gai-jartzaile lanetan aritzen da.
Aldizkari ezberdinetan ere idatzi izan du: Karmel, Bolo Bolo, Linterna gorria... Zenbait sari ere jaso ditu bertso eta literatura lehiaketetan, eta han-hemenka beste lan batzuk ere baditu argitaratuak. Helduentzako bi poema liburu ditu: Ezkatak (Susa, 2006) eta Scanner (Susa, 2011). Eta haur literaturan Amonak nobioa du, eta zer? (Elkar, 2006), Komunean galtzen naiz (Elkar, 2007), Markel Gelazikin (Elkar, 2008), Martin, egon geldi (Elkar, 2009), Garazi Gerezi (Gero Mensajero, 2009), Teresa Cereza (Gero Mensajero, 2009), Olagarro bat bainuontzian (Elkar, 2010), Armairu barruan ipuinak irakurtzen zituen neska (Erein, 2010), Oihana hirian (Elkar, 2011), Gaua balkoian (Mezulari, 2012), Gerrak ez du izenik (Pamiela, 2013; Etxepare saria), Xomorropoemak eta beste piztia batzuk, Piztipoemak eta beste xomorro batzuk (Pamiela, 2016; Euskadi Literatura Saria 2017) eta Mokotxiki (Pamiela, 2017).
Leire Bilbao Barruetabeña idazlearen beste liburu batzuk
Iruzkinak 0 iruzkin