- Home
- Nobedadeak
- Hadzi Murat
Hadzi Murat
Tolstoi handiak idatzi zuen azken obra da hau, paradoxikoki bere gaztaroko bizipen batean oinarriturik. Txetxeniako batailetan, XIX. mendearen erdialdean, Hadzi Murat, beldur ematen zuen pertsonaia hermetiko eta miretsia izateaz gain, erabat gaur egungoa ere baden gatazka lazgarri baten inguruko denbora gabeko hausnarketa-gunea da. Ohore eta zuzentasunari buruzko istorio epikoa, mendi, gerra eta tradizioen mundu batean murgiltzen gaitu. Kontakizun xume eta ikaragarria, Errusia zapaltzailearen porrota eta borroka etengabean egonik gizakiak duen erresistentzia erakusten dizkigu. Jakinduria eta esperientziaren sintesia, literatura errusiarreko maisu honek garraztasunez kontatua eta literatura unibertsalean nahitaezko erreferentzia.
Katalogotik kanpo
Iruzkinak 0 iruzkin