- Home
- Nobedadeak
- Haren zati bat
Haren zati bat
Haren zati bat eleberrian, Ander protagonista Stanford Unibertsitatean ari da ikasten eta San Franciscotik Bermeo jaioterrira dator, astebeteko oporraldia baliatuz, bere bizitzan ardatz nagusienetarikoa izan lezakeenaren inguruan duen kezkaz (ikasketak aldatu ala ez) argitasun apurren bat gehiago jasoko duelakoan. Baina herrian (eta horren baitan familian, lagunen artean…) aurkitzen duen egoerak, etorkizunaz pentsatzera bultzatu ez ezik, iraganean arreta handirik gabe bizi izandako pasarteei errepararaztera ere badarama. Lehenengo une honetan, beraz, esan daiteke Anderren ‘zati bat’ dela eleberri honetan narratzen dena, bere iraganeko eta orainaldiko zati bat, nahitaezko bilakatzen zaiona etorkizunaren zirriborroa marrazten ahalegintzeko
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin