- Home
- Nobedadeak
- Hiriak eta urteak
Hiriak eta urteak
Hemezortzi urte pasatu dira Xabier Montoia idazle eta kantariak, "Bingo", bere azken poesia-lana plazaratu zuenetik. Denbora horretan eleberriak eta ipuinak argitaratu ditu, baina, berak aitortzen duen bezala, noiztenka poesiak bisita egiten dio. Liburu hau, azkeneko bi urtetan “bisita” horren emaitza da.
Munduari hemen Gasteiz deritza
Gasteiz Paris Amsterdam edo Bera
hiriak ez baitu izen bakarra
nonahi izanagatik berbera
aldatu egiten dira izenak
kale plaza eta etxeen tankera
nehoiz ez da aldatuko ordea
hiriaren gurari egarbera
egarriak dago eta goseak
euri-jasak ere ez du asetzen
ezta lasaitzen ere legeak
alferrik ditu hormak eta ateak
giltzarrapoak ez du gerizatzen
nahitaez eginen du bereak
15,00 €
14,25 €
Kluba
Kopurua
Iruzkinak 0 iruzkin