Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
Hitzen ondoeza
Hitzen ondoeza
16,00 € 15,20 € Kluba
Saskira gehitu

Hitzen ondoeza

Banuen beharra gauza batzu esateko baina, batez ere, badut beharra hitzak haintzat hartzeko, munduko gauzak oraindik izenda daitezkeela sinesteko. Eta horixe da liburu honetako ilusio nagusia: mintzairak oraindik balio duela eta munduko gauzak hobetu daitezkeela. Liburuari dagokionez bere identifikazioaz kezkatuko denarentzat aitor dezadan hiztegia dela, baina ez dela hiztegia, ipuin laburrak dituela baina ez dela ipuin liburua, saio ttipi ugariz osatzen dela, eta aforismoz, eta munduaren lau partetako ene auzokoen aipuek hornitzen dutela. Beraz, eman dezagun, nobela luzea dela. Jokoa hau da: oskolak banan bana apurtu beharko dira barrua errekistatzeko, egia erdia edo gezur t´erdia, gezur erdia edo egia t´erdia gordetzen duten. Erdiesan ugari izango da, beste batzutan gehiesanak, eta mezu batzu eskegita utziko dira, ohiko bizimoduan gauza asko eskegita uzten den moduan. Izan ere, liburua ez da gogoetena, baizik eta aurregogoetena. Aurregogoetak atxakiak dira, irakurleak gogoeta egin dezan.

16,00 €
15,20 € Kluba
Kopurua
Erosi

Xehetasunak

Argitaletxea Txalaparta
Txalaparta
Bilduma AMAIUR
Generoa Saiakera
Edizioa 2
ISBN 978-84-81360-74-5
Hizkuntza Euskara
Herrialdea Euskal Herria
Argitalpen data 1997 aza 1
Orri kopurua 480
Pisua 548gr

Zure iritzia eman liburuaz

Iruzkinak 2 iruzkin

  • Andoni Olariaga 2018(e)ko martxoaren 26(a)

    Terminoen, pertsonaia historikoen eta bizipenen glosario hau ideien porrusalda bat dela iruditu arren, gure munduaren eta sinbologiaren autokritika eder bat da funtsean. Gure imajinarioa osatzen duten hitzen arkeologia egiten digu Sarrionandiak, ironiaz edota triki- mailu linguistikoz, kritikatu nahi duen hori biluzteko. Kontzeptuak historizatuak agertzen zaizkigu, eraikuntzak diren heinean, haien aztarna zaharrak, etimologia, erabilpen okerra, interesatua... erakusten digularik. Ideiak dosi txikitan emanda, baina modu sako- nean, irakurleak gogoetarako bide emango dion liburu bat topatuko du. Kontzeptuak definitu beharrean, zalantzan jarriko dizkiona.

  • Xabier Mendiguren Elizegi 2018(e)ko otsailaren 9(a)

    Liburu sailkagaitza: hiztegi baten egituran, mikroipuinak, aforismoak, saiakera laburrak biltzen dituena, egilearen umore, sentiberatasun, erudizio eta pentsamenduekin irakurlea jostatu eta buruari bueltaka jartzeko.

Erosi