- Home
- Nobedadeak
- Aldjezairia askatuta
Aldjezairia askatuta
Txomin Peillenek 1960ko hamarkadan Aljerian egin zuen soldaduska, bertako biztanleak Frantziako metropoliarekin errukirik gabeko borrokan zeuden bitartean. Borroka hori da liburu honen muina eta ardatza; Aldjezairia kolonialismoaren atzaparretatik libratzeko egiten ari den ekinaldi bortitza. Zortzi ipuinez osatua dago liburua, gaien eta ikuspuntuen aldetik harrigarriak guztiak, eta, horrez gain, euskaldunok gerra horretan izan genuen parte hartzeari buruzko hainbat artikulu biltzen ditu ere. Ipuinok idatzi eta mende erdira, eta aurrenekoz argitaratu eta hogeita hamar urtera, Txomin Peillenek eta Joseba Sarrionandiak apailatu duten edizio hau argitaratzen dugu, Aljeriaren historiaren parte izateaz gain, gure herriaren historiaren parte ere badelakoan.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin