- Home
- Nobedadeak
- Ipar Euskal Herriko legenda eta ipuinak
Ipar Euskal Herriko legenda eta ipuinak XIX. mendean bilduak
Jean François Cerquandek Ipar Euskal Herriko legenda eta ipuinak lau artikulutan argitaratu zuen 1875 eta 1885 artean. Bilduma hori izan da gaiari buruzko lehen lan seriosa. Hartan badira alegiak, parabolak, ipuin irringarriak eta miresgarriak, kondaira mitikoak; eta gure mitologiako pertsonaia ospetsuak azaltzen dira: Euli langileak (Prakagorriak), Laminak, Basajauna, Tartaroa, Herensugea, Arrolan…
Bildumaren hedapenerako oztopo izan da, hain segur, haren ortografia zaila. Egungoari moldatua argitaratu zen 1985-1986an eta, edizio hori agortuta, hartan finkaturik eta berritua dator oraingo hau.
Iparraldeko euskalkietaz bilduak izan diren kondaira zahar hauek interes berezia dute, bai hizkuntza aldetik eta bai mitologia aldetik.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin