- Home
- Nobedadeak
- Jakobian eraikina
Jakobian eraikina
Jakobian eraikina 1930ean altxarazi zuen Hagop Jakobian handiki armeniarrak, Kairoko erdigunean. Etxe benetan dotorea, leku bikainean. 1980 inguruan gaude baina, garai hobeak ezagutu ditu eraikinak. Auzokide batzuek bulego gisa erabiltzen dituzte orduko etxe luxuzkoak. Beste batzuek berriz etxegainean bizi beharra daukate, trastelekuak aterpe bihurtuta.
Denetik aurkituko dugu eraikinean: Hemen aristokrata gonazale bat, hor Le Caire egunkariko zuzendari homosexuala, han gar erlijiosoak jotako gazteak edota aberats lizunkoiak. Ustelkeria eta esplotazio lotsagabeena nahasian ibiliko dira.
Tahak, atezainaren semeak, baditu bere emaztegai Busainarekin bete nahi dituen ametsak. Ustelkeriarekin topo egitean baina, islamismo erradikalera lotuko da, eta erabakiak ondorio latzak izanen ditu. Munduan zehar zentsura eta arrakasta txanpon beraren bi aldeak balira bezala ezagutu dituen liburu honengatik jaso zuten itzultzaileek 2012ko Euskadi literatur saria.
19,00 €
18,05 €
Kluba
Kopurua
Iruzkinak 0 iruzkin