- Home
- Nobedadeak
- Jon Anza
Jon Anza ¿El último crimen de Estado?
Lan honek ETAko militante Jon Anzaren bizitza azaltzen du, eta benetan gertatutakoa dakarkigu. Hurbilen izan zituen pertsonek, senideek, Donostiako Intxaurrondo auzoko lagunek, kartzelako kideek, gutun bidezkoek, bisitatu zutenek, militantziako adiskideek, uste sendoko laguna aurkezten digute, ideia argikoa, tematia, zorrotza, saiatua, diziplina handikoa, baina baita idealista, analista, artista, maitekorra, trebea, borrokalaria eta txantxa-zalea ere.
Halaber, estalki modura jardun duen ikerketaren ibilbidea marrazten du liburuak, gertakari larriak ezkutatzen saiatu dena; hainbat komunikabide, alderdi politiko eta eragile izan dira hori salatu dutenak, eta «gerra zikinaren» pasarte berri baten susmo sendoa hizketagai jarri dute.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin