- Home
- Nobedadeak
- La Cruz y la Corona
La Cruz y la Corona Las dos hipotecas de la historia de España
«Demokraziarako trantsizioa» deitu zutena –Elizaren babesarekin sasiko errege batek ezarritako operazio antidemokratikoa– erregimen oligarkiko eta ustel bilakatu da, botere-kupula gisara eratutako alderdi batzuen kasta politikoek eta manipulatutako iritzi publikoak nahi bezala mugitzen dutena. Ideologia monarkikoaren jarraipenaren bertsio berri bat baino ez da, ezaugarri duena bi botere unibertsalen, Gurutzearen eta Koroaren, arteko adostasun eta banaketa akordio bat, eta teologia politiko-kristauan oinarritzen dena. Horrek berak oztopatu zuen Estatuaren modernizazioa, Europako nazio ilustratuek askatasunen, zientziaren, arrazoiaren eta zahartutako baloreen premiazko kritikaren eskaerari bide ematen zioten garaian. Hain zuzen, horrek berak ditu gaur gurean neurriz kanpoko pribilegio denak. Gonzalo Puente Ojeak Espainiako Monarkiaren eta Elizaren aurkako saiakera dakar, eta aipatzekoa da Euskal Herriari eskaintzen dion atal laburra, non ehun urteko gatazka bizi duen gure herriari buruzko ikuspuntua azaltzen duen, eta konponbide posible bat aurkezten.
Xehetasunak
Informazio gehiago
- Leer fragmento
- Entrevista al autor en Noticias de Navarra
- Entrevista al autor en La Opinión.es
- Entrevista al autor en Onda Cero (mp3)
Iruzkinak 0 iruzkin