- Home
- Nobedadeak
- La revolución por el tejado
La revolución por el tejado
Urtubia abenturazalea izendatu izanen zitekeen eleberri barojiarra edota autolaguntzarako gidaliburua. Guda ezberdin baten barne-kronika erakargarria ere bada, Robin Hood berberaren oinordekoa izan zitekeenak gidatua, botere ekonomikoak desjabetzeko eta behartuenen artean harrapatutakoa banatzeko erabilitako hamaika etxebizitza eta ezkutaleku paristarretatik baikaramatza Luciok. Baina batez ere, garai eta geografia zehatz bat historikoki argitzen duen dokumentu bizi bat da, «bere bizitza anitzetan» bizitza bakan bat aztertzen duen idatzia. Autorearentzat libre izateak konplexurik gabe botere arbitrario bati jaramonik ez egitea da, lanbide baten bitartez independentzia lortzea, ondaregabetuenenganako elkartasuna adieraztea, bizitzak gure esku jartzen dituen aberastasunak banatzea. Barne-askatasun hori ez da konkista erraza, eta badirudi Luciok eskuratu duela. Hemen, haren memorietan, nola lortu duen kontatzen du pausuz pausu. Ongi etorri haren sekretura, ongi etorri utopiara.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin