- Home
- Nobedadeak
- Los fugados del Fuerte de Ezkaba
Los fugados del Fuerte de Ezkaba
Ezkabako gotorlekuko ihesaldiak, 1938ko maiatzean, gertakari epikoen lilura ekartzen du gogora; izan ere, nazioarteko eta errepublikako egunkariko azalak bete zituen, garaileen isilarazteko ahalegin interesatuak estali eta ahanzturan galdu aurretik.
Ihes egindako 795etatik hiruk mugara iristea lortu zuten. Urtetako ikerketa luzearen ondoren, liburu honek froga sendoak ematen ditu dokumentatu gabeko laugarren iheslari bat ere egon zela esateko.
Aurreko lanen arrastoari jarraikiz, ahaztutako horiek, alegia, fusilatu eta gotorlekuaren eta mugaren arteko landetan abandonatu zituzten iheslari horiek non egon daitezkeen aztertzen eta jakinarazten du.
Zenbait emakumeren paper garrantzitsua ere berreskuratzen du, zeren eta, presoen idealekin bat egiten zutenez, militar lotsatuek andre aunitz jazarri eta espetxeratu baitzituzten, iheslarien konplize izatea leporatuta.
Era berean, sarraski bat justifikatu nahian ezarri zen iheslarien eta polizien arteko tira-biren kontakizuna bertan behera uzten du: atzemandako 206 iheslari, gehi abuztuan fusilatutako 14 pertsona arduradun izendatzeagatik, eta horiei gehitu behar zaizkie, baita ere, 46 giltzapetuak, atzera gotorlekuan sartu zituztenak, 1943an hil arte.
Testuak ardatz du iheslariek hartutako bidea, baina beren aurpegia eta biografiak ere erakutsi nahi dizkigu. Mugara iritsi eta Bartzelonara joan ziren horiena, gero berriz muga pasatu behar izan zutenak 1939an, armadak porrot egitean Frantziara behartuak izan baitziren; Amador Rodriguezena, kasik hiru hilabetez egon zena ezkutuan gotorlekutik oso hurbil; Jacinto Ochoarena, harrapatu eta 1944an berriz ihes egindakoa; ihesaldiaren buru Leopoldo Picorena, eta beste arduradunena.
Ahanzturan galdu ezin diren bizitzak.
(Egile-eskubideen dirua oraindik berreskuratu gabeko gorpuak lurpetik ateratzeko erabiliko da.)
Iruzkinak 0 iruzkin