- Home
- Nobedadeak
- Mujeres poco corrientes
Mujeres poco corrientes
Top Mountain distrituko bizimodua ez da funtsean aldatu, nahiz eta Jamaikak estreinatu berria duen bere independentzia. Lurraren jabegoak herriko kazikeen eskuetan jarraitzen dute eta haiek ez dizkiete sailak herritarrei saldu nahi. Eta horrela, morrontza harremanak bizi-bizirik iraunarazten dituzte, hiri handietara emigratu beharrean ipintzen dituzte herritarrak, emakumeekin nahi dutena egiten dute... Nekazari eta herri giro sakoneko testuinguru honetan, lurjabeek eta erlijio kristauan gorpuztuta jaun eta jabe den erregimenaren aurkako oposizioa hezurmamitzen duten hiru emakume nabarmentzen dira. Egiazko independentzia lurraren jabegoan gauzatzen da, baina baita ere bertako antzinako balioen, matriarkatuaren, agure-amandreen jakituriaren, magia eta sorgintzaren berreskurapenean datza. Independentziak emakume izena du, eta haren inguruan berreskuratzen da iragana eta eratzen da etorkizuna.
Iruzkinak 0 iruzkin