- Home
- Nobedadeak
- Negación punk en Euskal Herria
Negación punk en Euskal Herria
Punk mugimendua 70eko urteen bukaeran sortu zen nahasirik, desengainaturik eta mundu ordena berri batean sarturik zegoen gizartean, non gazte belaunaldi berriek esateko gutxi edo deus ez zutela zirudien. Ordura arte ezaguturiko parametro kultural sozialak astindu zituen. Ez zuen alternatibarik eskaintzen, erabateko errefusa zen, kritika eta ezadostasun absolutua, ezarririkotik nahita at, haren aurka eta hartatik bereizia beti. Mugimendu horrek, Euskal Herrira iritsi zenean, berriz, egokitzapen berezia izan zuen, zeinak bere diskurtsoa esparru guztietan iragazi eta bere eraginak gaur arte irautea ahalbidetu baitzuen. Aztoramen egoera politikoak, milaka urteko hizkuntzak eta tribu espirituak herrialde honetako historia berriko orrialderik bitxien eta kutunenetako bat idatzarazi zioten punkari.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin