- Home
- Nobedadeak
- Paz en la guerra
Paz en la guerra
1874ko ekaina eta otsaila bitartean karlistek Bilbo setiatu zuten, 1835ean Zumalakarregiren agintaritzapean egin zuten legez. Hilabete horietan zehar obusen hondakinak, kantu militarrak eta fronteko berriak jolas xalorako arrazoi izan ziren Unamuno gazte batentzat. Urteak igarota, hamarkada bat baino gehiago behar izan zuen oroitzapenak, artikulu zati, liburutako pasarte eta bizitzan zehar bildutako ahozko testigantza denak josi eta horrela bere libururik nabarmenena sortzeko: Paz en la guerra. Bertan, detaile bat bera ere asmatua ez zela harrotuz, bai nobela historikoa bai nobelatutako istorioa izendatu zuena utzi zigun. Euskal altxamendu karlistaren historia eta frontearen alde batean zein bestean gudaren oinazeak sufritu zuen jendearen barne-historia kontatzen digu. Politika gosez zeuden historiagileek urteetan astindu ondoren, Miguel Sánchez-Ostizek egindako hitzaurre apartarekin eta garaiko argazki eta grabatuz hornitutako argitalpen landuarekin datorkigu oraingoan liburua. Horrela, aurreiritzirik gabeko berrirakurketa honetan eta Unamunok egin zuen bezala, baieztatzen dugu: “Hau ez da nobela bat; hau herri bat da”.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin