- Home
- Nobedadeak
- ¿Por qué no te callas, Borbón?
¿Por qué no te callas, Borbón?
2007ko azaroaren egun hartan, Juan Carlos Borbón Espainiako erregea Hugo Chavez presidente venezuelarra isilarazten saiatu zenean mesede handia egin zion kausa latinoamerikar antiinperialistari. Egia esan, keinu horrek aurretik eta ondoren bat markatu zuen Latinoamerika eta egungo Espainia monarkikoaren harremanen artean. Erregeak jasan ezin izan zuena, maila bereko tonuaz, dagoeneko latinoamerikar herriek inoren morroi sentitzeari utzi diotela entzutea izan zen. Ziur asko Borboiak ez zuela izandako keinu tamalgarriak ordu gutxiren buruan latinoamerikar kontinente osoko milioika eta munduko beste herrialde askotako herritarrengan eragindako aparteko erantzunarekin kontatzen. Liburu honen helburua haserrearen dimentsioa, ez makurtzeko borondatea eta kolonialismo orotatik ihes egiten jarraitzeko herrien koherentzia tematia jasota uztea da.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin