- Home
- Nobedadeak
- Sastre, compañero
Sastre, compañero
Gara egunkarian Alfonso Sastrek “La prosa y la política” artikulua kaleratu izanak eskuin zaharkituenaren eta bere komunikabideen iritzi sorta piztu zuen, tamaina handiko irainekin eta mespretxuzko kalifikazioekin, gogora ekartzea merezi ez dutenak. Bera edo bere biografia ezagutzen duen orok badaki Sastre antzerkigile bikaina dela, gizon konprometitu eta eskuzabala; bere aburuz justua ez dena salatzeko luma erabili duen bidelaguna da, bere pentsamenduaren eta bera lez pentsatzen dutenen duintasuna aldarrikatzeko hitza erabili duena. Alfonsorentzat greba bezain garrantzitsua da poema, hitza bezain esanguratsua harria. Bere etxea antzeztu gabeko antzerki obrekin eraikia dago, zentsuratutako artikuluekin, kolpatutako hitzekin, preso zuen emazteari idatzitako poemekin, urte askotan ikusi ez zituen seme-alaben oroimenarekin.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin