- Home
- Nobedadeak
- Sisifo maite minez
Sisifo maite minez
Denok maitemindu gara noizbait. Eta badakigu maitasunak erotu egiten gaituela. Maitemintzeak muturreko egoeretara eramaten gaitu. Heroizidaderik handiena eta miserablekeria lardazgarriena egin dezakegu maiteminaren aitzakiaz. Bata zein bestea. Edo bata eta bestea, elkarren segidan, sekuentzia berean. Maitemina, pasioa, desira, gabezia, antsia, hutsunea, itxaropena, etsipena. Banaka hartuta arriskutsuak diren sentimenduak dira, baina lehergarriak izan daitezke denak batera agertzean. Ederki daki hori guztia Anek, Mikel ezagutu zuenetik buelta eman baitio bizitzari. Familia utzi, alde egin eta urte batzuen ostean berriz itzuli da etxera. Eta itzuleran kokatu gaitu Laura Mintegik, Aneren ingurukoekin heriotzaren, misterioaren, psikoanalisiaren eta maitasun suharraren bideetan ibilaraziz.
Xehetasunak
Iruzkinak 1 iruzkin
Dicen que el ser humano se enamora más en verano. Pues ahora que nos encontramos a las puertas de esa época, quiero poner encima de la mesa este tema. Para ello os recomiendo la novela de Laura Mintegi Sisifo maite minez, Sísifo enamorado en castellano. La protagonista está obligada a sentir amor una y otra vez durante toda su vida, a vivir ese sentimiento incontrolable. La autora compara el mito de Sísifo con el amor. Nos explica que Sísifo tras ser condenado por los dioses a subir una gran piedra a la cima de una montaña y cada vez que se le caía tenía que volver a empezar. Como esa piedra es el amor. Eta hor nire hausnarketaren abiapuntua: Maitasuna maite minez egotea da?