- Home
- Nobedadeak
- Tarta goxoa
Tarta goxoa
«Tarta goxoa» egitea ez da hain erraza. Ez antzinako errezetetan,ez gaurko gailu mugikorretan azaltzen denari jarraituta ere. Begira, bestela zer-nolako kinkan dabilen gure Anatole, bere gonbidatua badatorrela-eta estu eta larri. Prestatzen ari dentartak oso itxura txarra du, eskerrak badituen lagun atsegin batzuk,bakarrik utziko ez dutenak. Baina, Ai ene!
Izan ere, lagun horien amona, amama, amatxi eta amañiek bakoitzak bere erara egiten du tarta, eta hori ez dator bat Anatolek tarta egiteko moduaz daukan ideiarekin. Iradokitzen dizkioten osagaiak gero eta bitxiagoak dira, eta merienda goxo-goxobat izatea nahi zuena gero eta urrutiago dago helburu horretatik.
Umorerik ez da falta Christian Voltzen istorio honetan, ez etahain berea duen grafismo berezia ere: gauza birtziklatuak erabiliz –poteak, burdin-haria, zurezko piezak, ehun-zuntza...– osatzen ditu bere pertsonaiak, testura leunez koloreztatutako fondoetan nabarmentzen direnak. Oso liburu jostagarria, ustekabez betea eta gozogintzako ezagupenez baino asmo onez hornituagoa.
Iruzkinak 0 iruzkin