- Home
- Nobedadeak
- Viaje al crepúsculo
Viaje al crepúsculo
Haso eta Falte senar-emazteak eta bi haurren gurasoak dira. Haso artzaina da eta, egun batez, mendian, ogia eta denbora partekatzen ditu soldadu turkuengandik ihesean dabiltzan borrokalari kurduekin. Keinu hau garesti aterako zaio, eta atxilotu eginen dute. Nagusia, ordea, bere alde agertuko da, artzainaren jarrera adeitasunezkoa izan zela esanez, eta ez errebeldea. Hala ere, nagusiaren jarrerak ez du lortuko morroia basatiki tortura dezaten. Haso etxera itzuli eta gutxira, mendira abiatuko da, oraingoan errebeldeekin bat egiteko. Une horretatik aurrera, Fate izanen da soldaduen jomuga. Gertaerek daramaten bidea ikusita, Hasoren aitak Fate eta haurrak Alemaniara bidaltzea erabakiko du, adiskide batzuen babesera. Inguruko lagunak eta mendiak atzean utzita, Fate eta haurrak herrialde ezezagun batera doaz, beraz. Beraien ohiturak, hizkuntza eta sentimenduak arrotzak diren lurralde batera. Mendebaldera.
Iruzkinak 0 iruzkin