- Home
- Nobedadeak
- Víctor Jara
Víctor Jara Te recuerda Chile
1973ko irailaren 11ko kolpe militarra eta gero, etengabe iritsi ziren Txilera atxiloketa masiboak, torturak, hilketak eta desagertzeak. Milaka gazte eta langile desagertu zituzten. Victor Jara abeslaria izan zen haietako bat. Beste edozein bezala bizi zen, eta beste asko bezala hil zen. Bere garapen pertsonala konpromisoarekin uztartzea eta Txileren amets aurrerakoien isla bihurtzea lortu zuen, abestien bidez. Te recuerda Chile izeneko liburu honetan, adiskideen, senideen eta garai hartako protagonisten hitzekin batera, orduko egoera, Victor Jararen musikagintza, abestiak eta nondik norakoak biltzen dira. Lekukotasunekin, argazkiekin eta abestien hitzek osatutako liburu hau, azken batean, Victor Jarak bezala beste mundu baten alde sinetsi eta lan egin zuten guztiei idatzitako liburua da.
Iruzkinak 0 iruzkin